Uharte Zentroak artistak egoitzan hartzen ditu denboraldi batean proiektu jakin bat garatzeko aukera izan dezaten.
Behar den garaian, berariazko deialdi batzuk egiten dira, diru ordain bat dutenak (egonaldien kasuan ez bezala). Gure programak dira edo beste zentro, erakunde, jaialdi… batzuekin lankidetzan egiten ditugunak, eta beren xedea da artearen arloko esperimentazioa eta ikerketa. Tokiko esparrura, Estatukora eta/edo nazioartekora zuzenduta egon daitezke.
Deialdiaren itxiera uztailak 27
Uharte Zentroak bi egoitza eskaintzen ditu, 6/8 aste bitarteko iraupena izango dute eta bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena), bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati zuzendua.
Xehetasunak
DEIALDIAREN ITXIERA ABUZTUAREN 8an.
PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA ABUZTUAREN 8RA LUZATU DUGU-
Uharte Zentroak nazioartekoa bi egoitza eskaintzen ditu, bertako bi artistak, espazio bakoitzari dagokion testuinguru eta printzipioetan oinarritutako bi proiektu garatzeko, mARTadero espazioa, Cochabamba, Bolivia eta
ACSL, Yerevan, Armenia
Xehetasunak
Egoitza deialdiaren itxiera, ekainak 18.
Uharte Zentroak MAPAMUNDISTAS taldearekin elkarlanean, proiektu artistiko bat ekoizteko egoitza bat eskaintzen du, lana, irailaren 21etik, urriaren 28ra ikusgai egongo den erakusketa kolektiboan egongo da.
Xehetasunak
EGOITZA
Deialdiraen itxiera: ekainak 11
Egoitza artistikorako deialdia, Uharte, Atarrabia eta Burlataren testuinguru sozialean garatzeko proiektu baterako. Hautatutako proposamenak 1.500 euroko dirusaria izango du, dietetarako bveste 900 euro, 150 euro bidai laguntza. Alojamendua ere antolakuntzak eskainiko du. Proiektuaren ekoizpenerako beste 1.500 euroko laguntza gehienez.
Xehetasunak
Uharteko Arte Garaikideko Zentroak eta Nafarroako Gobernuak sustatutako Arte plastikoen eta ikusikoen produkziorako eta argitalpenerako laguntza programa ireki da, ikerketa, artelanen ekoizpena, sorkuntza lana eta Nafarroako artisten sendotzea sustatzeko helburuarekin. Bi modalitatetarako laguntzak emango dira, ekoizpenerako laguntza eta argitalpenerako laguntza.
Xehetasunak
EGOITZA
Deialdiaren itxiera: 2018/07/15.
Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundea eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroarekin elkarlanean, eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen laguntzarekin, 2018ko Gazte Sorkuntza Itzal Aktiboa saria eskaintzen du. 2.000 euroko saria, 40 urte azpitik dituen eta Euskal Herrian bizi den edo Euskal Herriarekin lotura sendoak dituen artista bati emanen zaio.
Xehetasunak
Deialdiaren itxiera 2018/03/27ra luzatu da. Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da. Aurkeztutako proposamenak, idazketa proiektuak, editorialak, komisariotzaren inguruko ikerketak eta/edo proiektu dokumentalak izan daitezke, eta hasierako edozein fasetan egon ahal izanen dira.
Xehetasunak
Komisariotzaren inguruko ikerketa proiektuak garatzeko bi egoitza deialdi luzatzen ditu Uharte Zentroak (bata, lekuko agenteei zuzendua, eta bestea, bertakoak ez direnentzat). Helburua, praktika honen alderdiak Nafarroan zehar barreiatzea da. Uharte Zentroak, ekoizpenaren inguruko ardura izateaz gain, jakintza eta ezagueren ingurukoa ere badu. Hori dela eta, publikoarekin elkarbanatzeko beste moduak dituzten eta programazioa jasangarritasunean, malgutasunean, informaltasunean…
Xehetasunak
Abuztuak 21-23
Udako azken garaian gertatuko den artisten topaketa bat da Udamina. Bertan parte hartzen dutenek elkar ezagutu, eztabaidatu, lan metodologiak partekatu edo elkarrekin bizitzeko aukera izango dute, baina zehatza den zerbait ekoiztearen beharrik gabe.
Xehetasunak
Iralia-azaroa
Uharte Zentroak beka bat eskaintzen du, Nafarroako pertsona edo kolektibo batek gure lurraldeko komunitate artistikoaren ikerketa bat egin dezan. Ideia mapeo bat egitea da, non, artista sarearen errealitatea islatu dadin dagoen informazioa bildu eta datu berriak jasoko diren.
Xehetasunak