Izenburua
Ob Skena, eszenikoen inguruko egoitza
Epea
Deialdiaren itxiera: 2019/03/17

Uharte Zentroak bi egoitza eskaintzen ditu, 6/8 aste bitarteko iraupena izango dute eta bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena), bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati zuzendua.

Proiektuek, eszenikoa edo gorputz adierazpena egunean dauden gizarte mugimendu eta politikoekin harremanean jarri beharko dute: feminismoa, adierazpen askatasuna, deskolonizazioa, lankidetza praktikak komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia bir-pentsatzea, ekologia, etab.

Ob Skena (eszenatik at) eszenatoki batean erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzeaz datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago joatea. Era berean, eszenikoaren zabalkundea ematea eta mota guztietako praktika artistikoak bere baitan hartzean datza, esaterako, proposamen eszenikoak, instalazio, arte komunitario, digital edo interaktibo gisa ere adieraztean.

Bertako artistak eta kanpokoak astebetez bat egin dezaten saiatuko gara, elkarreragina sor dadin jakintza eta praktiken trukaketarako. Lana publikoaren aurrean elkarrekin aurkezteko ere data komun bat jarriko da.

Ikerketaren aurkezpena ekitaldi gisa egin beharko da, eta hainbat formatu erabili ahal izanen dira horretarako: hitzaldi performatibo bat, koreografia bat, ikusleekin elkarrekintza jolas proposamen bat, erakusketa eta bideo bidezko azalpenak, ildo batzuk emanez ibilbide bat… artistek eztabaidagai izan dituzten ideiak entzuleen eskura jartzeko.

NORI ZUZENDUA

Eszenikoan oinarrituz ikerketa prozesu bat garatu nahi duen edozein alorretako artistei zuzendua.

Egoitzetako bat Nafarroarekin harremana duten pertsona edo kolektiboei zuzendua dago.

ZER ESKAINTZEN DA

  • 2.000€ (zerga eta atxikipen fiskalak barne) lansari, garraio eta dieta kontzeptu gisa, artista edo kolektibo bakoitzarentzat.
  • Bertakoa ez den pertsonarentzat ostatua (kolektiboen kasuan, ostatuaren aparteko gastuak eskaintzen den kantitatean sartuko dira)
  • Lanerako lekua Uharte Zentroan, bertako baliabide tekniko eta teknologikoak barne.
  • Uharte Zentroko lantaldearen jarraipen eta aholkularitza.

Kolektiboen kasuan, (hainbat lagun, elkarren arteko formalizaziorik gabe), aipatutako ordainsariak osorik emango zaizkio kolektiboak hautatutako bozeramaileari, edo balio bereko ordainketak egingo zaizkie kide guztiei.

DATAK

Deialdiaren itxiera: martxoak 17

Hautaketaren jakinarazpena, martxoak 29

Egoitzaren iraupena: Zentroarekin adostuta, iraila eta urria artean 6-8 aste

BALORAZIO IRIZPIDEAK

  • Proiektuaren kalitatea
  • Proiektuak deialdiarekin gaiarekin duen harremana eta interesa (Uharte Zentroaren lan ildoekin duen bat etortzea).
  • Proiektuaren bideragarritasuna baliabide ekonomiko aldetik eta denborari dagokionez

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA 

Izena emateko ezkerreko formulario bete behar da. Bertan, gehienez 5mb dituen (Izena_abizena.pdf) PDF dokumentu bakarrean ondorengo informazioa gehitu behar da:

  • Proiektuaren laburpena edo ideia orokor bat
  • Proiektuaren oinarri diren ikerketa lerroak
  • Ingurua aintzat hartzen duen eta egoitzan garatzeko izango den proposamena
  • Proiektua ulertzeko, ikerketari komeni zaizkion eredu artistikoak (bideoak baldin badira estekak jarri)
  • Aurreikusitako kronograma edo egutegia
  • Ekoizpen gastuen aurreikuspena
  • Parte-hartzaileen biografia edo curriculuma

Eskatutako dokumentazio guztia aurkezten ez bada ez dugu proiektua ebaluatuko.

PARTE-HARTZE BALDINTZAK

Parte-hartzaileek, deialdira aurkezte hutsarekin, oinarri hauek onartzen dituzte:

  • Egoitzak irauten duen bitartean, egoiliarrak bere lanerako gunea Uharte Zentroan ezarri beharko du.
  • Egoiliarrak bere proiektuaren memoria aurkeztu beharko du egoitzaren amaieran.
  • Egoitzak irauten duen bitartean, bi alderdiek hala erabakitzen badute, Uharte Zentroko programazioan txertatu ahal izanen diren ekimenak sortu daitezke.
  • Egoitza argitalpen edo obra baten ekoizpena baldin bada, Uharte Zentroa kredituetan agertu beharko da eta aurretik jakinarazi beharko zaio.
  • Hautatutako lanak egileen jabetzakoak izango dira. Uharte Zentroak Online edo euskarri fisikoan programaren zati bat edo osoa argitaratu ahal izango du egiletza aitortuz. Uharte Zentroak deialdi honen bidez sortuko den dokumentazio guztia artxibatuko du.

 

Ob Skena 2019 deialdiaren oinarriak PDFan

2018ko OB SKENA PROIEKTUEN AURKEZPENA