Izenburua
OB Skena
Data
Egoitza iraila eta azaroa artean
Epea
2018ko uztailak 27
Norentzat
Eszenikoan oinarrituz ikerketa prozesu bat garatu nahi duen edozein alorretako artistei zuzendua.

Deialdiak uztailaren 27 arte irekita jarraituko du, era berean, proiektuen hautaketa astebete atzeratuko da.

Uharte Zentroak bi egoitza eskaintzen ditu, 6/8 aste bitarteko iraupena izango dute eta bata, bertako artista edo kolektibo bati zuzendua dago (Nafarroan jaiotakoa edo bizi dena), bestea, Estatuan bizi den artista edo kolektibo bati zuzendua.

Proiektuek eszenikoa edo gorputz adierazpena egunean dauden gizarte mugimendu eta  politikoekin harremanean jarri beharko dute: feminismoa, adierazpen askatasuna, deskolonizazioa, lankidetza praktika komunitatean, artea herrira gerturatzea, afektu politikak, ekonomia bir pentsatzea, ekologia, etab.

Ob Skena (eszenatik at) eszenatoki baten erakutsi ohi ez dena eszenara gerturatzeaz datza, ikusgaitasunaren mugatik haratago. Era berean, eszenikoaren zabalkundea ematea eta mota guztietako praktika artistikoak bere baitan hartzean datza, esaterako, proposamen eszenikoak, instalazio, arte komunitario, digital edo interaktibo gisa ere adieraztean.

Bertako artistak eta kanpokoak astebetez kointziditu dezaten saiatuko gara, elkarreragina sor dadin, jakintza eta praktiken trukaketarako. Lana publikoaren aurrean elkarrekin aurkezteko ere data komun bat jarriko da.

Ikerketaren aurkezpena ekitaldi gisa egin beharko da, eta hainbat formatu erabili ahal izanen dira horretarako: hitzaldi performatibo bat, koreografia bat, ikusleekin elkarrekintza jolas proposamen bat, erakusketa eta bideo bidezko azalpenak, ildo batzuk emanez ibilbide bat, etab. artistek eztabaidagai izan dituzten ideiak entzuleen eskura jartzeko.

 

NORI ZUZENDUA

Eszenikoan oinarrituz ikerketa prozesu bat garatu nahi duen edozein alorretako artistei zuzendua.

 

ZER ESKAINTZEN DA

– 2.000€ (zerga eta atxikipen fiskalak barne) lansari, garraio eta dieta kontzeptu gisa, artista edo kolektibo bakoitzarentzat.

– Bertakoa ez den pertsonarentzat ostatua (kolektiboen kasuan, ostatuaren aparteko gastuak eskaintzen den kantitatean sartuko dira)

– Lanerako lekua Uharte Zentroan, bertako baliabide tekniko eta teknologikoak barne.

– Uharte Zentroko lantaldearen jarraipen eta aholkularitza.

 

DATAK

Deialdiaren itxiera: uztailak 27

Hautaketaren jakinarazpena, abuztuak 7

Egoitzaren iraupena: Zentroarekin adostuta, iraila eta abendua artean 6-8 aste.

 

BALORAZIO IRIZPIDEAK

– Proiektuaren kalitatea

– Proposamenak eta gaiak, Uharte Zentroaren lan ildoarekin duen harremana.

– Proiektua denboran eta baliabide ekonomikoen aldetik egingarria izatea

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

– Ikerketa teoriko praktikora gerturatze bat.

– Proiektuaren garapena.

– Irudiak, zirriborroak, dokumentazio osagarria

– Aurreko lanen irudiak, bideoak, etab.

– Kronograma

– Gastuen aurrekontua

  • Txosten hau formularioan atxiki beharko da gehienez 5mb dituen PDF dokumentu bakarrean (izena+abizena.pdf). Ikus formularioa.

OB Skena egotzaren txostena

Ob Skena cartel kartela