Bitartekaritza ikerketa egoitza 2024 Deialdia

Uharte Zentroak bitartekaritzako ikerketarako bi egoitza iragartzen ditu, praktika hau nafar lurraldean bultzatzeko eta jakintza eta ezagutzen birbanaketari ekiteko espazio eta errekurtsoak sortzeko helburu bikoitzarekin.

Sarbidea Aukeraketa prozesua

Deialdiaren itxiera "Bitartekaritzako ikerketa egoitza 2024" 2024/05/28 martes

Itxita
Deialdia ikusi

Bitartekaritzako ikerketa egoitza 2024

Uharte Zentroak bitartekaritzako ikerketarako bi egoitza iragartzen ditu, praktika hau nafar lurraldean bultzatzeko eta jakintza eta ezagutzen birbanaketari ekiteko espazio eta errekurtsoak sortzeko helburu bikoitzarekin.

Nori zuzendua

Bitartekaritza kulturalean oinarritutako ikerketa prozesu bat garatzeko interesa duen edozein alorretako artistei zuzendua.

Zer eskaintzen da

  1. Ekarpen ekonomikoa

    xxxx euro (atxikitze eta zergak barne) ordain-sari, garraio, dieta eta ekoizpen gisa egoiliar bakoitzarentzat. Erdia proiektuaren hasieran emanen da eta bertze erdia bukaerako memoria eta  justifikazio ekonomikoa aurkeztu ondoren.

  2. Ostatua

    Tokikoa ez den pertsonarentzako eta bizilekutik Iruñerako joan-etorriko bidaia.

  3. Uharte Zentroan lan egiteko lekua

    Baliabide teknikoak eta teknologikoak barne.

  4. Ekarpen ekonomikoa

    500€ ekoizpen kontzeptu bezala.

  5. Segizioa

    Proiektuaren garapenean Zentroko lantaldearen segizioa, baita agente eta proiektu ezberdinak ezagutzeko laguntza ere, egoiliarrak ala nahi badu.

Parte hartzeko baldintzak

 

 

Ebazpen-data

Hautaketa deialdia itxi eta hilabete bateko gehienezko epean jakinaraziko da
Oinarriak osorik (PDF)

Harremanetarako pertsona

Deialdiak, partekatutako kultura-ekoizpen esperientzietan nola harremantzen garen ikertuko duten proiektuak erakarri eta hartu nahi ditu. Baita bertzeekin egiteko moduak ikertuko dituzten proiektuak ere, kultura bitartekaritza prozesu bezala ere ezagutzen den sortze garaikidetik.

Hautatutako proiektuak nafar lurraldearen barruan testuinguru zehatz batean kokatzea bilatzen da eta kokatuko den komunitaterako izanen den ikerketa-ekintza prozesu bat egiten lagunduko dien kolektibo edo agente zehatz bat proposatzea eskatuko zaie.

Egoitzetako bat bertakoa den pertsona edo kolektiboei zuzendua dago (Nafarroan jaio edo bizi direnak) eta bertzea estatu-mailako pertsona edo kolektiboei.

Egoitzak iraun bitartean, proiektua garatuko duten egoiliarren lana Uharte Zentroaren lan-ildoen garapen kontzeptual edota praktikoekin lotzea espero da.

Bitartekaritza

Hautatutako proiektuak