Olaia Baigorri
Uharte Zentroarekin batera Uharteko Egunean egindako ekintza batekin hariera eman zion proiektuari, maparen inguruko hausnarketa bat helaraziz eta bizilagunen artean truke kultural bat sortzeko asmoz.
Emozio batetik abiatuta, bizilagunek herriari lotutako bizipen bat partekatzen zuten, eta Olaiak poema idatzi bat oparitzen zien trukean.
Halaber, Paula Celaya denboraren artista bisualarekin lan egin zuen, emozio desberdinak ilustratzeko asmoz. Maparen kontzeptu tradizional eta historikoa eta bere identitatearekin duen harremana berrikusiz, kontra-artxibo bat sortzen saiatu ziren, lurraldeei eta haien historiari buruzko begirada kritiko eta hausnartzailea sustatzeko, bereziki Uhartekoa, ahozkotasunean eta gorputzean oinarritutako historia ez-hegemoniko baten parte izanik.
Urriaren 19an, herrian beste ekintza bat egin zuten, tokiko hainbat eragilerekin batera, herritarren parte-hartzea bilatzeko asmoz. Proiektu honen adar ezberdinak hauek dira: ilustrazioak, poemak eta maparen kontzeptuari buruzko hausnarketak biltzen dituen fanzine bat; herrian zehar banatutako QR kodeak, poema horiek jasotzen dituztenak; eta egindako lan guztia ikusteko webgune bat.
https://drive.google.com/file/d/1UKIIVww4QL-uNYR56W25LoxJq6vYxeYa/view?usp=drive_link
Copyright © Uharteko Zentroa 2026