Zuzendaritza proiektu berriaren aurkezpena

Centro Huarte
Urriaren 27an, arratsaldeko 18:00etan, Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren zuzendaritza proiektu berriaren aurkezpena egingo da, Oskia Ugarte zuzendariaren eskutik.

Urriaren 27an, arratsaldeko 18:00etan, Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren zuzendaritza proiektu berriaren aurkezpena egingo da, Oskia Ugarte zuzendariaren eskutik. Ekitaldian parte hartuko dute Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak, Alfredo Arruiz Uharteko alkateak, Oskia Ugartek berak, eta patronatuko bokalek: Greta Alfaro artista eta Javier Balda, Nafarroako Kultur eta Arte Kontseiluko kidea.