Lan eskaintza Uharte Zentroko mediazio eta hezkuntza arduraduna lanpostuarentzako

Lan-eskaintza
Lanaldi osoko kontratua eskaintzen da, iraunkorra eta 6 hilabeteko probaldi batekin.

Lanaldi osoko kontratua eskaintzen da, iraunkorra eta 6 hilabeteko probaldi batekin.

Garatu beharreko funtzio nagusiak honako hauek dira: ikaskuntza prozesuak sortzea, praktika artistikoekin elkarrizketan egongo diren espazioetan, bai pertsonen eta kolektiboen, bai erakundearen beraren eraldaketa bultzatzeko; eta hezkuntza-praktikak ikertu eta aztertzea, mugak zalantzan jartzeko, jarduteko moduak eta gure praktika eta metodologia berraztertzeko.

Eskakizunak: Arte, Giza Zientziak, Artearen Historia edo antzekoetan Gradua edo Lizentziatura; hiru urteko gutxieneko esperientzia egiaztatua kultur erakundeetan hezkuntza-proiektuak garatzen eta kudeatzen; eta hezkuntza artistiko eta bisualaren metodologiak eta teoriak ezagutzea, hezkuntza testuinguru ezberdinetan aplikatutako publiko anitzentzat.

Lanpostuaren eskakizun guztiak eta izen-ematea (2023ko urtarrilaren 25a baino lehen) UPNA Fundazioaren plataforman: https://webfus.unavarra.es/portal/fichaofertatrabajo/SEL029872