Materia prima. Egunerokoaren jakintzak eta estetikak

Irailak 16, 11:00etan.

Materia prima hiru geografiatatik —Luzaideko harana (Nafarroa), Ser-eko harana (Girona) eta Pormako erribera (León)— euren lanaren "materia prima" gisa etxeko bizimodua —egunerokoa— jorratzen duten bi kolektiboren (kanpoko bulegoa eta nyamnyam) eta artista baten (Susana Cámara Leret) arteko proposamen partekatua da. Etxeko eremutik egindako "auto-etnografia" ariketen bidez garatzen den lan-metodologia bat da, ibilbideak hurbiltzeko, zalantzak partekatzeko eta landa-testuinguruan kokatutako praktika artistiko garaikideen analisia ahalbidetuko duen espazio bat irekitzeko. Lan-metodologia horren esparruan, elkarrizketa ireki bat antolatzen dute Hego Euskal Herriko artista eta beste eragile kultural batzuekin lankidetzan, gaur egungo landa-eremuaren testuinguruan ikerketa, bitartekaritza eta sorkuntza proposatzeko modu desberdinak partekatzeko eta konparatzeko.

Jarduera hau Kultura Ministerioko Eskubide Kulturalen Zuzendaritza Nagusiak sustatutako Landa eremuan kultura-kooperazioko proiektuetarako laguntzen esparruan garatzen da.

 

Programa

 

Irailaren 16an Uharte Zentroan, 11:00etatik 13:30era - Elkarrizketa irekia

 

Artistas

 

nyamnyam

nyamnyam Ariadna Rodriguez eta Iñaki Alvarez dira nyamnyam. Hainbat diziplinatan dituzten trebakuntzak eta desbideratzeak uztartuz, euren lanaren helburua ezagutzaren sorkuntza, difrakzioa eta trukaketa sustatzea da, lan egiten duten testuinguru (g)tokiko bakoitzean elkarrekintza-estrategien bidez. Arteen, pentsamendu kritikoaren eta pedagogien arteko bidegurutze honetan, nyamnyam-en lana proiektuen sorkuntzaren eta harreman zein desrupziorako diziplina arteko espazio gisa ulertutako komisariotzaren artean mugitzen da; horrela, organismoek (gizakiak eta ez-gizakiak), sistemek, inguruneek eta testuinguruek elkarrekin jarduten dute nyamnyam-en laguntzaren bidez, kulturaren merkantilizazioaren ikuspegi estandarizatuarekin frikzioa sortuz. Euren praktikak hainbat testuinguru eta geografiatan garatu dituzte. Bartzelonan ia hamar urte igaro ondoren, 2019an 'Espai nyamnyam' Mieres-eko mikromerriagora lekualdatu zen, Gironan. Espazio honek testuinguru-ikuspegi batetik eta hazkunde-muga (decrecimiento) ordenan ikerketa eta sorkuntza prozesuei babesa ematen zentratzen du bere jarduera, praktika artistiko garaikidean arreta jarriz.

Susana Cámara Leret

Susana Cámara Leretek artearen eta diseinuaren bidez ikertzen du. Bere proiektu diziplinartekoek berriro materializatze-prozesuak hartzen dituzte beren gain, eskultura sozialaren, instalazioaren, argazkigintzaren, arkitekturaren eta ehungintzaren artean kokatuz. Bere lanetan, lurraldearen eta haren eraldaketen arteko harremanak aztertzen ditu, arreta handiz behatzean agerian geratzen diren forma eta edukien kateatzeetatik abiatuta. Bere memoriak duen plastizitateari erreferentzia egiten dioten elementu eta zeinuak hartzen ditu abiapuntutzat, ikerketa oinarri material zehatzei lotutako etengabeko prozesu gisa ulertuz. Sarritan, iraupen luzeko eta lankidetzazko proiektuak jorratzen ditu; horien bidez, materialak, organismoak eta sistema bizidunak integratuko dituzten irudiaren ekologiak bereganatu nahi ditu. Botik eboluzionatzea eta bidez pentsatzea dira euren garapenean sortzen diren galderak, konplexutasuna eta estetika zentzuz hornitzen dituzten funtsezko lokailuetako batzuk, gorputz batzuek beste batzuetan, materia batzuek beste batzuetan eta narratiba batzuek argumentu eta irudi berrietan duten jarraitutasuna aztertzera bideratuta. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Arte Ederretan Lizentziatua, Diseinuko Masterra (IM) egin du Design Academy Eindhoven-en. Artearen alorrean ikerketa eta hezkuntza prozesuak zuzendu ditu. Bere lana hainbat zentrotan ikusgai egon da, hala nola Museum Boijmans van Beuningen, Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa edo Instituto Valenciano de Arte Moderno-n, besteak beste.

Kanpoko bulegoa

Anne Ibáñez Guridi y Marc Badal Pijoan

Kanpoko bulegoa landa-kulturaren eta lurraldearen inguruko pentsamendu aplikatuko artisau-lantegia da. Eguneroko ezinegtasunei bestelako hurbilpenetatik helduko diegun hausnarketa-mekanismoak sortzen ditugu. Gure lana ezingo litzateke ulertu duela urte batzuetatik hona bizi garen lurralde zehatzarekin ezarri dugun lotura fisiologikorik gabe.

 

Erakunde laguntzaileak

Lankidetzan