Mahai Editoriala 2026 deialdia
Mahai Editoriala Sistema Eragilea plataformaren baitan antolatutako topaketa bat da, euskal testuinguruari lotutako artista-argitalpenak trukatzeko eta aurkezteko. Hi azaroaren 28an eta 29an izango da Borderline Fabrikan (Hendaia) eta Tractora, Uharte Zentroa eta la réciproquek sustatzen dute.
Parte hartzeko deialdiak 150 euroko ordainsaria eta ostatua ditu, eta urriaren 4ra arte egongo da zabalik, sistemataeragilea.eus plataformaren bidez.
Informazio gehiago: sistemaeragilea.eus/eu/news/mahai-editoriala-2026