Mugaz gaindiko topaketa. Artea, hezkuntza eta inklusioa
Uharte Zentroak muga gaindiko jardunaldi hau hartu du, Limina Education Lab proiektu euroeskualdetarraren itxiera markatzen duena. Proiektu horren ezaugarri nagusia artearen, hezkuntzaren eta ekintza sozialaren arteko lotura izan da, Chillida Leku museoaren, ESAPBren, EHUko Arte Ederren Fakultatearen eta Nuevo Futuro Nafarroa Elkartearen arteko ikaskuntza kolaboratiboko esperientzia partekatu baten bidez.
2026ko maiatzaren 7a
10:00 – 15:00
Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Sarrera librea gonbidapenarekin. Eman izana hemen
Jardunaldia topaketa- eta hausnarketa-gune gisa planteatzen da, esperientzien, jakintzen eta lan-metodologien elkartrukean oinarrituta. Helburu nagusia da elkarrizketa bat irekitzea sinergia positiboak sortuko dituzten eta gizarte-eragin esanguratsua izaten lagunduko duten sektoreen arteko loturak nola ehundu aztertzeko.
Jardunaldian zehar, sorkuntza artistikoa, hezkuntza eta inklusioa dakartzaten prozesu horiei berezkoak zaizkien erronkak eta zailtasunak jorratuko dira, ikaskuntzak identifikatzeko eta hobekuntza-moduak arakatzeko asmoz. Erronka nagusia lan iragazkorrago bat bultzatzea da, inplikatutako eragile desberdinen artean harreman-modu berriak sustatuko dituena.
Topaketan mahai-inguru bat egongo da; bertan, hainbat lurraldetan garatutako lau proiektu aurkeztuko dira, euren ikuspegiak eta egiteko moduak partekatuko dituzten profesionalen eskutik. Esperientzia horiek ezagutzera emateaz haratago, jardunaldiak elkarrizketa bat bultzatu nahi du, elementu transferigarriak identifikatzea eta artea, hezkuntza eta gizarte-inklusioa muga gaindiko eta zeharkako ikuspegi batetik lotzen dituzten ekimenen erreplikagarritasuna sustatzea ahalbidetuko duena.
Guztiaren oinarrian uste sendo partekatu bat dago: pertsonengan eta gizartean benetako eragina izango duten sareak ehuntzearen eta zeharkako sinergiak sortzearen garrantzia, artea, hezkuntza eta inklusioa aldaketen katalizatzaile gisa erabiliz.