Umbral, el resto

David Ruiz Moreno

Ate hau ez zen olanarekin jaio. Arnasten zuen jada oinordean jasotako isiluneetan, zauriak ireki zituzten arrakaletan. Ez du bereizten barruan eta kanpoaren artean: dar-dar egiten du, tolesten da, ez da muga bilakatu nahi. Fantasia arnasketa da, desira eta irudimena bizirik, elkarrekin eta nahastuta jarraitzeko trikimailu dira. Ez dut sekula blindatutako atea izateko nahia izan; gogortasunak hiltzen gaitu, poroek garamatzate elkarrengana. Fanzineek protagonismoa kentzen diote niari gu bat non intimitatea kutsakor bilakatzen den asmatzeko. Pieza honek arrakalak habitatzen ditu, horietatik sartzen baitira argia, munstroak eta jaiotzeke dagoen mundua.

Inoiz ez nintzen ate itxi bat bihurtu nahi izan. Lan honek bakardadean zenbait kontakizun zaintzearen nekaz hitz egiten du, bai eta, batzuetan, argia ere sartzen den zirrikitu horiek erdi irekita uzteko nahi egoskorraz ere.