RISING RICE

Martina Lavalle

Sukaldeko maitasun bat. Bai, sukaldean hasi zen. Eskukada bat arroz hartu nuen esku artean. Perla jakintsuaren, malko harritsuaren, janari zintzoaren itxurari erreparatu nion. Nola irakin dezaket halako edertasuna? Orduak eman nituen existentzia txiki horrekin hizketan. Ezikusiaren gosea sentitzeko eta ohoratzeko gonbidapena. Ale baten duintasunari begiratzea eta eskaintzak asmatzea. Dena arroza izango da, arroza besterik ez: elikagai baten espresio bizia eta bere olerkia. 

HERRIAK POESIA ADINA ARROZ BEHAR DU. Eskerrik asko Simone Weil esaldi honengatik, hasperen batean laburbiltzen baitu mugimendu arroztu honek izan nahi duen guztia. Barkatu, ogia arrozarekin aldatzeko ausardia hartu dut.