la lengua de fuego que se abrió

júlia sentís

fonemak haragiaren keinu tentagarri alderrai zehatz gisa ezagutzea, zentzumen-gorputz oro zulatzea ibai irekiak hazten ikusteko, larruazalpeko iragarpenak entzutea, opakutasunera itzultzea lurpearen iluntasunera bezala, esan nola entzun nola esan nola arnastu nola esan nola sensatu

eta guztion artean konjuratuko bagenu harrien artean mihi bat, suaren aurrean goroldioaren izena ezagutuko duen intuizio bat, larrua jiratuko digun soinudun gorputz bat, eta hurbilduko bagina eta hurbilduko bagina

la lengua de fuego que se abrió-n hainbat praktika korapilatzen dira, hizkuntzaren materialtasunera hurbiltzeko eta berrezagutzeko halabeharrezko desio batetik abiatzen direnak, niaren sintaxia dislokatzeko eta gizakiarekin eta gizatiarrarekin baino gehiago harreman-modu biziak alaitzeko