El cuartico del encanto

Itziar Luri

Nire amaren familiaren argazki-artxiboa da nire proiektuaren abiapuntua. Artxibo honekin nola erlazionatu pentsatzen hasten naiz. Badirudi materiala ondoen ezagutzen duten pertsonekin hitz egitea dela erantzunak (edo, agian, galdera berriak) aurkitzeko aukerarik onena. Familia-memoria horren eramaileak, ama eta izeba, elkar- tzea erabaki dut, artxibo horri buruz hitz egiteko, memoria horri buruz, guri buruz. Erritual berri bat ezar-tzen dugu, asteazken arratsaldero izebaren etxean elkartzen gara hitz egiteko, argazki-kaxak irekitzeko, hauek komentatzeko, torrijak jateko...

Familiako lanbideak, joskintzak, pisu berezia hartu du sinbolikoki nire amaren familia-oroimena inguratzen duen maitasun-mundu horretan. Ofizio familiarra izan da, desiratua baina eskuraezina, ez baitzait praktikan transmititu, baina bai kontakizunean. Joskintzaren praktika familia-memoria hori berreskuratzeko eta harekin konektatzeko prozesu honetan desio bihurtu da. Nire izeba Rositaren etxean josten ikasten zen, etxe hartan, korridore luze-luze batean, beti jendea egoten zen josten ikasteko, egunean jartzeko, gauzak uzteko, soinekoak probatzeko, merendatzeko... Eta ez dakit zergatik, baina denok bukatzen genunen josteko makina zegoen gelan; en el cuartico del encanto.

Nire lanaren erakustaldian, cuartico del encanto hura berregingo dut, bidaia honetan lagundu didaten objektu batzuekin eta josteko arratsalde horien emaitzarekin batera.