Usoa Fullaondo

UPV/EHU

Usoa Fullaondo (Getxo, 1979) artista, ikertzailea eta irakaslea da. UPV/EHUko Pintura Sailean doktoratu zen 2010ean eta egun, bertan egiten du irakasle gisa lan. Swab Contemporary Art Fair Bartzelona, Espacio Alexandra (Santander), Luis Adelantado (Valentzia), Cultuurcentrum (Hasselt), Space4Arte (San Diego), Sala de Arte Jóven (Madril) edo Rekalde Aretoan (Bilbo) jarri ditu bere lanak ikusgai. Bilbaoarte Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Etxepare Institutuaren edo Eusko Jaurlaritzaren bekak jaso ditu, eta Injuve bezalako lehiaketa nazionaletan saritu dute. Egonaldiak egin ditu Banff Centren eta Senselaben (Concordiako Unibertsitatea, Montreal). Bere argitalpenen artean, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako Un Atletismo Afectivo nabarmentzen da.