Olatz González Abrisketa

UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Antropologia irakaslea eta “Aldaketa soziala, subjektibotasun eta identitate forma berriak gizarte garaikidean” Euskal Unibertsitate Sistemako A motako Ikerketa Talde sendotuko kidea [IT1199-19]. 
Pelota vasca: un ritual, una estética (2005) eta Jørgen Leth on Haiti (2007) eta Pelota II (2015). American Anthropological Association film labur dokumental onenaren saria, Carmen lanagatik (2012), eta AIBR saria, antropologiako artikulu iberoamerikar onenarena, “Cuerpos desplazados. Género, deporte, y protagonismo cultural en la plaza vasca “(AIBR, 2013).
 
Azken urteotan, besteak beste, honako hauek argitaratu ditu: “La apertura ontológica de la antropología contemporánea” (RTDP Disparidades, 2016, Susana Carro-Ripaldarekin batera); “Basque Women on Court: The Success, Repression, and Oblivion of Professional Racket Pelota Players in Spain” (IJHS, 2018-) edo “Its Okay sister, your wolf-pack is here: Sisterhood as public feminism in Spain” (Signs, 2020, Maria G. Abrisketarekin batera).

Ikertzaile bisitaria izan da Buenos Airesko Unibertsitatean (2001), Nevadakoan (2002) eta Virginiakoan (2016); eta 7 ikerketa-proiektu lehiakorretan parte hartu du (MINECO, MICINN, MEC, Eusko Jaurlaritza), 2 IP gisa. Hainbat erakusketa eta topaketatan ere parte hartu du, besteak beste, Azkuna Zentroarekin, Tabakalerarekin, Cristinaenea Fundazioarekin, San Telmo Museoarekin eta Huarte Fundazioarekin. Argitalpenak: https://ehu.academia.edu/OlatzGAbrisketa