Lurraldea. modulua

Matxinatuen(aurkako) iruditeriak testuinguru euskaldunean

Elixabete Ansa-Goikoetxea

Irakasgai honek estetika (arte plastikoak, literatura, ahozko kultura herrikoia, zinema) eta ekoizpenaren arteko harremana ikertuko du, arteen historia Euskal Herrian testuinguruan. Ikasturte hau bideratuko duen hipotesia arteen nagusitasunaren eta ekoizpenaren espazio-ardatzen arteko harreman korapilatsua soltatuko duen lotuneak aurkitzean datza; hau da, lantegia, eta horrela, lantegia artea bezala eta alderantziz. XX. mende hasieran Errusiako Iraultzarekin, Mexikoko Iraultzarekin, Bauhausekin, Arte Aplikatuen Eskolekin, Misio Pedagogikoekin, etab., problema honen ondorioz sortu ziren horizonte burujabetuak arazo bezala planteatzea bilatuko dugu. Horrela, historia honek Euskal Herriko dimentsio estetikoaren eta ekoizpenaren arteko harreman nagusien azterketa nola aberastu dezakeen zehaztea ahalbidetuko digu (Joko Foraletan, irudikari burujabetu nazionalista ezberdinak, kultura eta irudikari korporatiboen arteko harremanean, etab.). Lan fronte ezberdinak irekitzea gura duen irakasgaia da, partaideek diziplinarteko fitxategi ezberdinen bidez proposatu ditzaketen azterketak egin ditzaten.

 

Olatz González Abrisketa

Saio hauek pilotaren inguruan sortutako pelikula eta testuetan zehar bidaiatzea proposatzen dute, hurrengo galderetan sakontzea bilatuz: Zer zeregin du pilotak gizonezkoen arteko errekonozimendu praktiketan eta emakumeak protagonismo kulturaleko guneetatik botatzean? Maskulinitatearen zein ideal eta jarraibide mugitzen ditu? Nola ikertu daitezke irudien eta diskurtsoen materialtasuna eta indar metonimokoa?