Mari Luz Esteban

UPV/EHU

Mari Luz Esteban gizarte antropologiako irakaslea eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), non Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego- programa, eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldea koordinatzen dituen. Haren ikerketa-eremuak generoa, osasuna, gorputza, emozioak eta maitasuna dira. Hainbat ekimen feministatan parte hartu du; gaur egun, Marienea-Basauriko Emakumeen Etxeko partaidea da eta bakegintzaren arloan ere aritzen da. Haren argitalpenik ezagunenak honako hauek dira: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Edicions Bellaterra, 2004), Crítica del Pensamiento Amoroso (Edicions Bellaterra, 2011) eta Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Lisipe, Susa, 2017).

Bi poema-liburu ere idatzi ditu: Amaren heriotzak libreago egin ninduen (2013) eta Andrezaharraren manifestua (2019), biak ala biak Pamiela argitaletxeak aterata. Baditu ere hainbat artikulu osasun eta generoaren arloan, hala nola: “El estudio de la salud y el género. Las ventajas de un enfoque antropológico y feminista” (Salud Colectiva 2006, 2(1):9-20); eta “Los cuidados, un concepto central en la teoría feminista: aportaciones, riesgos y diálogos con la antropología” (Quaderns- e, 2017, 2:33-48).