Lurraldea. modulua
Gorputza eta lurraldea
Arantza Santesteban
Gaur egun, euskal testuinguruan, zinemari lotutako praktika artistiko ugari daude, lurraldetik eta lurraldeari buruz hausnartzen dutenak. Narratiba hauek nagusiki emakumeek burutzen dituzte eta hainbat gai jorratzen dituzte, besteak beste, gizakien eta animalien arteko harremana, belaunaldien itxaropen aldaketa, heriotza, euskal gatazka politikoa... Filmatzeko keinu hori ez da berria, hala ere, garai bakoitzeko arazoen berri emateko ikus-entzutezko bidea erabili duten emakume zinegileen genealogiak zaharberritu beharra dago.
Ondoren, beltz iraungipen luzea. XXI. mende hastapenak ez dira errazak euskal zinemarentzat oro har, eta are gutxiago kutsu subertsiboko narratiba zinematografikoentzat. Hala ere, azken urteetan, zinemagile gazteen olatu berri batek berriro heltzen die aurrekoen gaiei, begirada eguneratu batetik, askotan postmemoriaren logiketatik eta gaur egun oraindik ere berpizten diren gatazka askori buruz galdezka: Itoizeko urtegia, gurasoen hautu politikoak, euskal gatazkaren ondorioak orokorrean...
Ikasgaiaren helburua, lurraldean errotutako praktika zinematografiko hauek aztertzea izango da, gatazka konstelazio honetako forma diskurtsiboei buruz hausnartu ahal izateko.
Mari Luz Esteban
Saio honetan gorputza eta emozioen antropologia (feminista) eremuan egiten ari diren ikerketa lanaren oinarri nagusiak aurkeztuko dira: teoria-fundamentazioa eta estrategia metodologikoak… baita ikerketa zehatzen adibide batzuk ere.