Lia Colombino

Buztinaren Museoa eta Arte Indigenaren Museoa

Asunción, 1974. Museologiako masterra, Valla-dolideko Unibertsitatea (2002). Ticio Escoba-rrek koordinatutako eta emandako Identidades en Tránsito eta Estudios de Crítica Cultural min-tegietan parte hartu zuen (2001 – 2008). Arteen Doktoretza egiten ari da Buenos Airesko Arteen Unibertsitate Nazionalean (Misioen Unibertsitate Nazionalarekin, Argentina, elkarlanean). EAE-ko Arte Indigenaren Museoaren/Museo del Barro zuzendaria da (2008tik) eta Espacio/Crítica Mintegiaren koordinatzailea (2009tik). 2009tik Red de Conceptualismos del sur sarea osatzen du. Diziplinazarteko Ediciones de la Ura taldearen sortzaileetako bat da. Abrapalabra Idazketa tailerra koordinatzen du 2000tik. Gaur egun, Asunciongo Unibertsitate Nazionaleko Arkitektura, Diseinu eta Arte Fakultateko Arte Institutu Goreneko zuzendaria da. Erakusketak egin ditu, arte eta literatura proiektuak koordinatu ditu, komunikabide eta argitalpen espezializatuetarako idatzi du, eta hitzaldiak eman ditu Paraguain eta kanpoan.