Lurraldea. modulua

Kultura-ekologiak

Mendebaldeko Artearen Historiak herri- komunitateen (subjektu subalternizatuak) ekoizpen estetikoa kanpoan utzi du denbora askoz, antropologiarekin, etnografiarekin erlazionatutako gaietara moldatuz eta “kultura materiala” izena emanez.

 

Pablo Martínez

Irakasgai honek analisi eta parte-hartzerako erreminta berriak proposatzen ditu, hurbilketa tradizionalak artearen historia disziplinaren eta museo instituzioaren parte diren kultura eta natura kategorietara desbideratuz. Proposamenak ez du narratibak eta hitzaldi kuratorialak “mutatzea” edo haien interpretazioak eraldatzea bakarrik bilatzen, baita bilakaera zibilizatzailerantz bideratzen direnpolitika irudimen forma berrien aktibazioaren alde apustu egitea ere.

 

Lia Colombino

Irakasgaiak modernitatearen eta garaikidetasunaren kontzeptuen inguruan jokatzen den arazoa plazaratzen du, mitoetan oinarritzen diren mendebaldeko arte ideien aurrekontuak ere arazo bezala planteatuko ditu. Museo del Barro eta bere ildoa kasu bezala proposatuko dira, baita Ticio Escobarren ideiak ere.