Jara Rocha

The Institute for Technology in the Public Interest (https://titipi.org/) institutuko zuzendarikidea da. Idazketa, erremediazio, edizio, ekintza-ikerketa eta komisariotza in(ter)dependentean aritu ohi da. Bere esperimentazio-eremu nagusiek justizia birsortzaileko prozesuen azpiegituraziorako baldintza semiotiko-materialekin dute ikustekoa; teknologiaren banaketa-forma kokatuz eta konplexuz baliatuz egiten du lan, sentsibilitate ez-binario, antifa eta trans*feminista batetik.
Gaur egun, “Infrastructural Rehearsals” izeneko proiektuan parte hartzen ari da, trantsizio hirukoitz berde+digital+militarraren inposizio sozioteknikoen aurka borrokan ari diren komunitateen praktika abolizionistekin. Bere azken proiektu eta kolaborazioen artean daude Volumetric Regimes, The Underground Division, Queering Damage, The Cell for Digital Discomfort edota Altas latencias.
2023an, Azpiegitura-Mantentze lanetako Fellow (ikertzaile egoiliarra) izan zen Hangar / La Virreina zentroetan LaaS (Life as a Service) proiektuarekin. Horrez gain, La Capellako komisariotza-taldeko kide da, eta bere “Naturoculturas son Disturbios” saioa Dublab tokiko irratitik igortzen da tarteka.