Praktika artistikoak. modulua
Ikerketarako metodologiak eta epistemologia kokatuak: feminismoak, afektuak eta lurraldea
Irakasgai honetan, irakasle ezberdinek emana, generoa, afektua eta lurraldea Masterreko azterketa arlo nagusiekin erlazionatutako ikerketa metodologiak aztertzen dira. Gorputza eta afektuak, tradizio filosofikoan prozesu kognitiboen analisietatik baztertuak, esperientzia epistemikoaren osagai nagusiak dira maiz. Ikertzeko erabiltzen ditugun moduak eta beti bertze subjektu/izate batzuekin harremanean ikertzen duen subjektu baten eraikitze aukerak birpentsatzeko ezagutza mota osatzen dute. Praktika artistikoa bere baitan ezaguera subjektibo eta kokatua sortzeko ikerketa prozesu bezala ulertuko da.