Baionan jaio zen 1959an. Historialari formazioa du eta Correosen lan egin du bere bizitza irabazteko. Euskarazko idazlea, Euskal Herriko abeslarientzako liburu, prentsa-artikulu edo letren egilea.
Poesia, eleberria, kontakizun laburrak edo saiakerak idatzi ditu. Maiatz aldizkariaren sorreran parte hartu zuen Baionan 1981ean. 2002an Euskadi literatura saria irabazi zuen 100 % Basque eleberri satirikoarekin eta 2019an Susmaezinak/ Insospechados lana argitaratu zuen Alberdania argitaletxean. Laster aterako da bere poesia-liburu berri bat Balea Zurian, Abaro/Refugio izenburuarekin
Ikasgaiak
Copyright © Uharteko Zentroa 2026