Lurraldea. modulua

Ibai Atutxa

Irakasgai honetan euskal ikerketa kulturalak modu kolektiboan pentsatu nahi ditut, modernitatea/ erdarakada matrizetik. Lan arkeologikoa nahiz desobedientzia epistemikoari buruzkoa egitea proposatzen dut, aipatutako matrizetik eratorritako botere-harremanak zalantzan jarriz. Horretarako, hainbat fitxategiren (literatura, legegintza, zinema…) irakurketa kritikoetatik eta kritika deskolonialak, queer-ak eta feministak dituzten elkarrizketa kokatuetatik abiatuko gara.

Itxaro Borda

Literaturak euskaraz izan duen garapenari buruz hitz egingo dugu, ikuspuntu historiko batetik, gaien, literatura moduen zein idazleen soziologiaren elkarlan gisa. Obrak eta autoreak aipatuko ditut eta euskarazko eleberrietan oinarritutako pelikula batzuk ere proposatuko ditut.