Idazle eta ikertzaile independentea da. Bere lanak artearen, koreografiaren eta performancearen arteko bidegurutzea du ardatz komisariotza-, edizio- eta idazketa-proiektuetan. Denboraren igarotzeari eta erabilerari buruzko kezka bere ikerketa guztien muinean dago; ikerketa horiek gorputz-transmisioan eta denbora historikoaren kontzeptuaren berrikuspenean zentratzen dira, jardun iragankor eta iheskorretatik abiatuta. Artean doktorea da UPV/EHUn. 2010ean, Beatriz Cavia, Miren Jaio eta Leire Vergararekin batera, Bilboko Bulegoa z/b arte eta ezagutza bulegoa sortu zuen, eta proiektu horri lotuta egon zen 2018ra arte. 2017 eta 2023 urteen artean, dantza eta performance komisario gisa lan egin zuen Reina Sofía Museoan. 2016tik aurrera, Envoltura, historia y síncope garatzen ari da, ibilbide luzeko ikerketa-eremua, gorputzek Historia handiarekin eta dantzako keinu zein mugimenduen "historia txikiagoak" deitutakoekin dituzten harremanen ingurukoa. 2021 eta 2023 artean, ikertzaile kidea izan zen Azkuna Zentroan; bertan, La ola en la mente idazketa somatikoko proposamena garatu zuen, gutun-trukearen formatua ikerketa-metodologia eta komisariotza-forma gisa hartuta, Andrea Soto Calderón, Lorea Alfaro, María García Ruiz, Raquel G. Ibáñez eta Marie Bardetekin izandako elkarrizketetan oinarrituta. Honako liburu hauek argitaratu ditu: Envoltura, historia y síncope (Caniche, 2021), Wrap, History and Syncope (Varamo Press, 2024), Ritual de duelo (consonni, 2022, 2023), Tell it Slant / Decidlo al sesgo (FGL Zentroa, Granada, 2025) eta La ola en la mente liburu kolektiboa (AZ, 2024). Horrez gain, bilduma hauen editorea da: Cuerpo y cinematografía (José A. Sánchezekin batera, 2008), Hacer Historia. Reflexiones desde la práctica de la danza (2010) eta Lecturas sobre danza y coreografía (2013).
Copyright © Uharteko Zentroa 2026