Jorge Sevi
Bertso bat irakurtzen dut. Nire arreta hor zentratzen dut tarte batez. Hitzei tarte bat eskaintzen diet. Nire tokitik saiatzen naiz haien mugimenduari erreparatzen, haiek biltzen dituen aldaketari. Gauzak diren bezalakoak izaten baimendu, izateari utzita. Hitzek ez dute haien zentzua haien barruan aurkitzen, kanpoan ere ez, tartean baizik. Gauza bera gertatzen zaio materiari espazioan. Distantziak, norabideak, elkarketak, grabitateak, ordena, talkak, kokapena, elkartzeak eta figurak. Zaldiak korrika doaz, eta bilakaera honetan, hein batean, ahazten dute zer ziren. Bitxia da, begiratzen ditudan bakoitzean berrituak baitirudite
(Zamora, 1997) artista da, bere praktika hizkuntza poetikoaren eta horren espazioan zeharreko desplazamendu kritikoen artean kokatzen da. Bere lana eskultura lanen bidez gorpuzten da, denbora eta espazioa material nagusi gisa hartuta, orrialde baten espaziotik hasita arkitektura batek osatutako espazioraino. Amodiozko keinuen bitartez, zentzua irekitzea eta materiaren arteko elkarrizketa ahalbidetzea bilatzen du.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026