VAPOR ->

sofía mendiondo

Materiaren egoera batek laukizuzen bat kolorez aldatzera eramaten du.

 

7 1/2 batek okupatzen du R-ren esku-ahurra.  

Beste 7 1/2 batek okupatzen du L-rena.  

R hatz lodia eta L hatz lodia saiatzen dira bihotz bat osatzen.

6 bat beste 6 baten gainean.

7 1/2 bat bigarren 6 horren gainean.

8 bat bigarren 7 1/2 horren gainean.

 

Materia materiarekin.

Zein arina!
Eta hala ere pisatzen du.

Desorientazioaren praktikan landutako trebetasun batek 20.625 segundo eta 75 metro irauten ditu buelta emandako hitz batean.
Neurtu. Etiketatu. Josi. Lisatu. Bildu. Toxikoa libretik bereizten duen ETA zulatu. Microtouch pilatu.
(Entrenamenduak bere fruituak ematen ditu).


Bi oztopo dituen pasabidea marroi bihurtzen da.


Arrosa bihurtzen da.
Arrosara mudatzen da.
Changes to pink.
Akats tekniko batek pink pink-aren gainean egiten du.


Dena aldi berean gertatzen da.
Berriz ere. Orain.

Mesedez, ez kontatu sekretua.

 

*Lan honen ekoizpenak Acción Cultural Española (AC/E) erakundearen laguntza izan du.


sofía mendiondo

(Buenos Aires, 1991). Psikologia Klinikoan lizentziaduna da Buenos Airesko Unibertsitatean (UBA). Praktika Artistikoen eta Kultura-ikasketen Masterra burutu zuen Uharte Zentroan eta Ikerketa eta Sormena Artean Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Bere praktikak gorputzaren eta hura osatzen duten egituren arteko harremanak ikertzen ditu: gailuak, patroiak, kodeak, estalkiak eta sistema grafikoak; antolatu, eutsi edo normalizatzeko balio dutenak. Arreta mota desberdinak ikertzen ditu egitean, eta interesa dauka forma batek haren funtzio prebentiboa galtzen duen unean, harekin batera haren zentzuaren egonkortasuna galduz. Ehunekin, inprimatutako azalekin, patroiekin eta idazkiekin lan egiten du, kode funtzionalak eskulturara eta testuetara bideratuz.