última acampada

maría hidalgo nieto

aurrera egiten duen filmaren antzeko poema-bilduma
aurrera egiten duen irudia
hitz baten gainean

amesten den bezala idazten da
oroitzen den bezala amesten da

zati zaharrak 

berriekin konektatuz
aldiro sortuz

pixka bat aldenduta
pixka bat gerturatuta

hitzak

«Beti dago bortitzetik izan zen aditz neketsu eta gain baloratuaren bitartez interpretatzen saiatzearen ustean». 

Gutxi gorabehera
hitzen bitartez gogoratutako irudia
hitzez janzten da 
mintzaira bueltatzen dio 

inoren mintzairari
edonorenari

Zer egin dezake poesiak memoriarekin,
artxiboarekin,
lehengo irudiarekin?

mintzatzailea: 
ez dagokion mintzaira duen biziduna
amesten den bezala idazten duena


maría hidalgo nieto

(Úbeda, 1996). Zinematik dator bere praktika, baina hura bideoa, instalazioa, idazketa eta bururatzen zaizkion forma desberdinetan zehar hedatzen da diziplinarik gabeko era batean. Sorkuntza prozesu ireki bezala ikusten du, konpainia modu desberdinek, zuzenek zein zeharkakoek, zeharkatzen duten prozesua bezala. Logika konjuntibo batetik abiatuta — “&”— gorputz, denbora, irudi eta hitzen arteko truke eta distantzia-aldaketei erreparatzen die. Memoria, ametsak eta laguntasuna interesatzen zaizkio atentzio-lurralde bezala, hortik abiatuz irudiekin eta lengoaiarekin harremanak izateko beste modu batzuk saiatzeko. Horien bitartez sortzen ditu logika frontalak liluratzeko, irudikatzera bultzatzeko eta mugiarazteko moduak.