Tractatus de texturis

Cristian Soto Martínez

Proiektu grafiko honek grabatuaren irakaskuntza eta tradizioa gurutzatzen ditu, teknikaren historiako erreferente nagusietatik abiatuta, materialen narrazio-aztarna sortzeko aukera desberdinekin. Helburua 2022an hasitako kontakizun xilografiko pastitxearekin jarraitzea da, edukian ez ezik, harreman berriak aktibatzeko gaitasunean ere oinarritzen den aztarna bat esploratuz. Harreman horiek ‘estanpa biografiko’ batez zein “estanparen biografia” batez hitz egin dezakete.