THERE IS A DREAM I HAVE IN WHICH I LOVE THE WORLD

Maider Garayo Urabayen

Kutxak, burdin hesiak eta metalezko egiturak ageri dira babesleku, armadura zein muga gisa. Proiektuak erresistentziak arakatzen ditu, eraikitzen ditugun babes-sistemak eta baldintza estetiko, emozional, ahul eta mugatzaile gisa sortzen ditugun arkitektura psikologikoak. Historia pertsonala eta trauma kolektiboa elkarrekin josten dira, defentsa- eta zaintza-keinuen bitartez.


Maider Garayo Urabayen

Iruñean (Nafarroa) bizi eta lan egiten du. Grabatu eta Estanpazio Tekniketako zikloa ikasi zuen, eta ondoren Arte Gradua eta Arteko Sorkuntza eta Ikerketako Masterra egin zituen UPV/EHUn. Bere praktika artistikoan, prozedura grafiko tradizionalak testuinguru garaikideko behar eta kezketara hurbiltzea du helburu, baita egungo errealitatea islatzea ere, materialaren erabileratik hasi eta haren zirkulazioraino. Artista-egoitzak egin ditu Tabakaleran (Donostia) eta WIELS Contemporary Art Centre-n (Brusela), eta bere lana erakutsi du, besteak beste, Polvorínen, Montehermoso Kulturunean eta Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan.