Idoia Leache Olagüe
Proiektu honek jatorriz ekoizpen industrialetik datozen objektuen estetika aztertzen du. Aurreko lanetan bezala, artistak nagusiki metal desberdineko piezekin lan egiten du eta forma organikoetarantz jotzen. Autoen piezak edo aireztapen-hodiak bezalako elementuak berrinterpretatzen ditu bere lanetan, esaterako. Elementu horiek, jatorrizko testuingurutik atera eta espazio berri batean kokatzen ditu artistak, era hortan, objektuen irakurketa berrietarako aukera irekitzen delarik.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026