Macarena Cuevas
Zirkulazio-istripua muturreko ukipenezko gertaera material gisa arakatzen duen proiektua. Biolentatutako karrozeria-zatiak abiapuntu hartuta, talkaren aztarna erregistratzen dut moldekatze-prozesuen bidez, organismo estratifikatu zein gorputz berri gisa jarduten duten “azalak” sortuz. Kaltetutako gainazal horiei guztiei gorputz-izaera ematea du xede lan honek. Gorputz-tasun horiek, makina-gorputz eraginkorraren ideal garaikideari aurre eginez, hauskortasuna, inperfekzioa eta zaurgarritasuna aldarrikatzen dituzte.
(Melipilla, 1994). Artista bisuala. Fragmentuetan edo zatietan jartzen du arreta. Lehen funtzionatzen zuten sistema galdu dutela diruditen objektu zein irudiak hartzen ditu abiapuntutzat: zero puntu horretatik abiatuta, materialki eraldatzen ditu haien adierazleak zabaltzeko, eskulturaren eta instalazioaren artean igaroz. Arte Ederrak ikasi zituen Txileko Unibertsitatean. Taldekako erakusketak egin ditu Txilen eta Argentinan. 2023ko MAVI UC Arte Gaztea Sariaren irabazlea da. Bere bakarkako erakusketen artean, aipagarria da MAVI UC Museoan egindako Materia muerta, encontrada de luz (2024).
Copyright © Uharteko Zentroa 2026