Oskia Paternain Erro
Proiektuak Baleztena familiarena izandako josteko makina batean du abiapuntua. Objektuak historia eta sinbolismo asko du. Izan ere, bala bat gordetzen du bere barnean. Iraganean carlismoaren baloreen aldeko banderak egiteko erabilia, esanahi berria hartzen du orain, garai hartan berdintasun eta askatasunaren alde borrokatu izanagatik errepresaliatuak izan ziren emakumeen memoria berreskuratzen duen soinu-instalazio baten parte bihurtuta. Lan honek hainbat elementu bateratzen ditu: errepresaliatuen senideen testigantzak batetik; makinaren automatismoak eta bala kanileren soinuak bestetik. Instalazio honen bidez, artistak ikuslea erreparazio eta justizia sinbolikoko prozesu honetan parte hartzera gonbidatzen du.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026