Os teus mortos

Julián Pacomio González

La trilogía del sol proiektu eszenikoaren hirugarren eta azken zatia da; horren aurrekariak “Apocalipsis entre amigos o simplemente el día” (2021) eta “Toda la luz del mediodía” (2023) dira. Trilogiak eguzki-argiari, eguerdiari, lotutako mitologiari eta iluntasunari buruzko iruditeria zabala jorratzen du. Gauerako bira da hirugarren zati honen abiapuntua. Ikerketa, orain, eguerditik urruntzen ari da, eta kontrako bisagran zentratzen da, zeina, hala ere, erradikalena baita. Ilunabarra mugimendua da beti, eguzkiaren zorabioa zerumugaren lerroan. Gauerdia, ordea, geldi eta neurrigabe, ezereza bezalakoxea da.