Iker Serrano Robles
Proiektu honen bidez, artistak landaredia eta bere testuinguruaren inguruko hausnarketa bat proposatzen du. Landarediaren lengoaia hobe ulertzeko helburuarekin, hainbat ekintza gauzatzen ditu egileak naturan bertan: besteak beste, bizigabetutako lur zati bat laborantzarako lurragatik ordezkatu, landarediaren zati bat bere ingurutik atera eta berriz bertan landatu, harri batzuk beren tokitik atera, horien baldintzetan eragin eta jatorrizko lekura bueltatzen ditu. Helburua ekintza hauen aurrean landarediaren erantzun naturala ikuskatzea da, inguruarekin kontaktuan jarriko gaituen lengoaia baten etengabeko bilaketan.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026