Ignacio Navas
Klickflip bideojoko formatuan aurkeztutako argazkilaritza proiektua da. Bertan, artistak nerabe talde baten begiradatik abiatuta, Tudelako paisaia (bisuala eta soinuduna) berreraikitzen du eremu digitalean. Jokoak lau istorio desberdin garatzen ditu eta nerabezaroarekin harremandutako hainbat gai jorratzen; esaterako, eskola porrota, norberaren sexualitatearen aurkikundea, identitatea edo musikaren azpikulturen ikerketa. Artistak, gazteen egunerokotasuna baliatzen du errealitatearen pertzepzioan hain esanguratsuak diren gizarte zein politika edo ekonomia egiturei buruz aritzeko.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026