imagen HUESO, tiempo PÁRPADO

Katixa Goldarazena Azpirotz

2020tik gaur egunera bitartean sortutako materiala biltzen duen idazketa- eta marrazketa-proiektu pertsonala. Argitalpenak bi liburu independente izango lituzke, bata testuarena eta bestea marrazkiena. Batera gauza beraren parte izango liratekeen bi objektu, biko bilduma bat.

 


Katixa Goldarazena Azpirotz

Tabakalerako Artistentzako Tailerraren hirugarren edizioan parte hartu zuen (2019). Landarte programan parte hartu du (2021). Erakusketa kolektiboa egin du “Zaldia zelan hil” delakoan Bilbao Arte Fundazioan (2021) Habitación: zortzi eta bederatzi bitarte CACH 2020an, Harriak programako “Hau ez da hau” izenburukoan (2019) eta “Amama(ñina)” izenburukoan (2018). Nafarroako arte plastikoetarako 2019ko laguntzak jaso zituen. Egun, CACHeko master hau ikasten ari da: Praktika Artistikoak eta Ikasketa Kulturalak: Gorputza, Afektuak, CACHeko Lurraldea.