Hablarán de ti las leyendas

Clara Aguilar

Paisaiaren ihesari buruzko ikerketa- eta sorkuntza-proiektua da hau. Mugalariaren irudiaren bitartez, ustea eta fikzioa tartekatzen dituen narrazio bat eraiki nahi da, non norbanakoa ingurunearekiko menpe geratzen den, eta gorputzaren eta paisaiaren arteko elkarrizketa sortzen den. Ez da egia gordetuak agerrarazteko asmoa, baizik eta haien misterio beretan behin eta berriz sakontzea.


Clara Aguilar

Clara Aguilar arte-historian aditua da Bartzelonako Unibertsitatean, eta Arte Ekoizpeneko Masterra egin du Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, baita Pentsamendu eta Eszenako Sorkuntzako Graduondokoa ere, ESADCyL-en. Bere lana teoria eta praktika artean mugitzen da, hizkuntzen arteko hibridazioa du ezaugarri: hitzetik gorputzera, bideora edo instalaziora. Sorkuntza-prozesuak garatzen ditu memoria, artxiboa, gorputza eta Historia arteko harremana, edota espazio liminalak bezalako gaien inguruan.