Marisa Mantxola Gutierrez
Ebatzi da L’Aquila Reale Nazioarteko Egoitzaren deialdia, eta aurten Marisa Mantxolaren Igrafía proiektuari esleitu zaio. Irailaren eta urriaren artean, Marisa lau astez Licenza herrian (Italia) egongo da, bertan diseinu grafikoa arte-hizkuntza gisa eta tipografia forma bizia gisa esploratuko dituen "signoteka" baten sorkuntzan lan egiteko.
!grafía ikusizkotasunera aplikatutako logika arkeologiko batetik planteatzen da: berreskuratu, bildu, sailkatu, berriz esanahia eman, eta forma tipografikoa bere ahalmen estetiko, sinboliko edo afektiboaren arabera ulertzeko espazio bat aurkitu. Proiektua sinbolo, zeinu eta egitura tipografikoen bilketan oinarrituko da, Licenzako haranaren paisaia natural eta kulturalean dauden elementuak arakatuz. Elementu horiek berrinterpretatuko dira teknika mistoen bidez, prozesu analogikoak eta digitalak uztartuz: eskuzko inpresioak, transferentziak, monotipoak, marrazkia, argazkilaritza, collagea eta edizio digitala.
Donostia, 1967. Arte Ederretan lizentziatua 1993 (EHU) Diseinuko espezialitatean. Diseinu grafikoaren eta ikus-komunikazioaren esparruan garatzen du bere praktika. Esperientziak planteatzen ditu komunetik eta eguneroko ingurunetik, hurbiletik eta txikitik, teknika tradizionalen eta egiteko modu teknologikoen (animazioak, proiekzioak, gif animatuak eta sare sozialak) bizikidetzaren bidez, eta proposamen afektibistak sortzen ditu, non ohikoa ezohiko bihurtzen den.
Diseinatzaile grafiko gisa, diziplina horrek ideiak sortzeko dituen gaitasunak aztertzen ditu. Ikertu eta sortu denboran zehar metatutako objektuen, aldizkarien eta argitalpenen argazkien artxiboak edo proiektu bakoitzerako berariaz erregistratutako irudiak oinarri hartuta. Material horren bidez, fikziozko harreman ezinezkoak eta narratiboak sortzen dituzten tramankuluak osatzen ditu, umore-dosi jakin batekin, gizakien eta beren ingurune hurbilenaren arteko portaerak eta loturak ulertzeko tresna gisa balio dutenak.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026