Fossiltopia I: infraestructura y náusea

Gemma Barricarte

«Zuk ideia bat hartu eta gorputzetik pasatzen duzu», esan zidan behin katedradun batek, ahotik zerbait sartzeko keinua egiten nuen bitartean.

Eszena hartan bit batek jo zuen: nik gauza bera pentsatu nuen motor batez, edo petrolio-destilazioko dorre batez. Gure existentzia eusten duen sistema erraldoiaren ama, bere makinak, bere semena, bere lohiak, bere titiburuak, bere listua, bere tximiniak, bere fuel-olioa, bere labeak: dena pasatzen da gure digestio-traktutik, gure ideiak bezala. Eta gure haragitik haragi berria hazten da. Erraiak hazten dira. Afektua hazten da. Mina hazten da. Hidrokarburoen mendea gure belarrietan eta gure begi-globoetan igarotzen da.

Aro geologiko bat dago gure epitelioko azpiegituretan. Mende oso bateko goragaleak estutu egiten gaitu.