Ducasse

Cristian Soto Martínez

Nafarroako Fototekan gordetako J. M. Ducasseren espediente judizialeko 16 dokumentutatik abiatuta —40ko hamarkadan Isaban, gerratik ihesi zihoala, hil zen errefuxiatu frantsesa—, proiektu honek artxiboa praktika artistiko gisa aztertzen du, errepresentazioaren eta memoriaren nozioak zalantzan jartzeko. Saiakera eta grafika politikoa uztartzen dituen kontakizun fikzionatu baten bidez, bidai-koaderno hedatu bat proposatzen du, zeramika- eta grabatu-prozesuak txertatuz, Ducasseren bizitza eta ihesa berrirudikatzeko.