Derrapaje metafórico

Damaris Pan

Bere egonaldian, Damaris Panek pintura izango du ardatz, eta praktika piktorikoaren izaera espekulatzailea eta gaur egun margotzeak dakartzan kontraesanak abiapuntu hartzen dituen lana garatuko du. Esperientziaren, zuzeneko esperimentazioaren eta hausnarketa kritikoaren artean mugitzen den proiektua izango da.

Egonaldian zehar, bere lanak testuinguruarekin, pinturaren gatazka historikoekin eta harreman sare batean parte hartzearekin sortzen dituen frikzio prozesu berriak aztertuko ditu. Hizkuntzari erreparatuko dio hura bihurritzeko, bere baldintzei buruzko hausnarketa ahalbidetuz. Proiektuak zentzumenak jartzen ditu erdigunean, gozamen estetikorako funtsezko bide gisa. Umorez, baina oso serio

 


Damaris Pan

Mallabian jaio zen 1983an. Bere lana Oalddilal V (Museo Patio Herreriano, 2024), Male Male (Fermay, Palma de Mallorca, 2023), Un martillo en la cabeza (Ana Mas Projects, Bartzelona, 2022) edota Cuernos a la vista (BilbaoArte, 2020) bezalako bakarkako erakusketetan aurkeztu da. Parte hartu duen erakusketa kolektiboen artean El árbol de lo que aún no sabes (CaixaForum Barcelona, 2023) eta Bi Dos Two (Azkuna Zentroa, 2018) nabarmentzen dira. Egoitza artistikoak egin ditu Sichuan Fine Arts Instituten (Txina, 2019), Art OMIn (New York, 2018) eta Kunsthochschule Weissensee-n (Berlin, 2005). 2024an BMW Pintura Saria jaso zuen, eta 2021ean GURE ARTEA Saria. Bere lana estatu mailako eta nazioarteko bildumetan aurki daiteke, eta hainbat argitalpen espezializatutan ere jaso da. 2014an bere doktore-tesia defendatu zuen, Lo Bueno, lo Bello, lo Berdadero izenekoa, non desbideratzea oinarri artistiko gisa jorratu zuen. Gaur egun, Bilbon bizi da, eta bertan garatzen du bere praktika artistikoa. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Pintura Saileko irakaslea da.