Maddi Amaiur Moreno Arnedillo
puntu arrosa bat atmosfera bixkor baten gainean mugitzen.
beste puntu batzuk datozkio atzetik, haren ondotik lerro zuzenean korrika.
puntu horiek haren jarraitzaileak izan litezke, edota bidean lagatzen dituen arrastoak.
korrika eta korrika doaz, eta lasterka horretan, lerro bilakatzen dira; laster egitea erabakitzen duen lerro.
inguruan, bidaia bera hasi duten puntu gehiago daude.
norabide berean doaz korrika elkarrekin, erdietsi nahi dutela dirudien leku baterantz.
edo agian laster egitea bera da haien xedea,
mugimenduan den bitartean beste zerbait izateko ahala.
(Labiano, 2002) Arte Ederretan graduatua da UPV/EHUn, eta egun, Praktika Artistikoak eta Ikasketa Kulturalak: gorputza, afektuak, lurraldea Masterra egiten ari da. Bere praktikaren bitartez, munduarekin harremanetan jartzeko eta loturak estutzeko beste modu bat ahalbidetuko duten pertzepzio eta sentsazioak partekatzea du xede. Zeharka Kolektiboko kide da, Iruñerriko talde sortu berria, praktika sentikor eta kokatuen bidean espazioak zabaltzea helburu duena.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026