Jorge Sevi
Correspondencias risografian egindako artista-liburu baten ekoizpen proiektua da. Liburua elkarrekiko korrespondentzian edo desplazamenduan dauden hitz bikoteen bidez osatzen da, jardun poetikotik abiatuta irekiera semantikoaren eta esanahiaren posibilitatea agerian uzteko asmoz. Lan hau hitzarekin haren plastikotasunetik eta izaera materialetik harremanean jartzeko desiratik sortzen da, papereko espaziora eramanez objektu-liburu bat eratzeko.
(Zamora, 1997) artista da, bere praktika hizkuntza poetikoaren eta horren espazioan zeharreko desplazamendu kritikoen artean kokatzen da. Bere lana eskultura lanen bidez gorpuzten da, denbora eta espazioa material nagusi gisa hartuta, orrialde baten espaziotik hasita arkitektura batek osatutako espazioraino. Amodiozko keinuen bitartez, zentzua irekitzea eta materiaren arteko elkarrizketa ahalbidetzea bilatzen du.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026