Non gaude? Zer egin dezakegu? Nor garen jakiten dugun momentuan nahi dugunarekin, daukagun denborarekin eta gauden lekuarekin zer egin dezakegun ikusiko dugu. Gauden eremua ezagutzen hasiko gara, gela batzuk, eraikin bat, zentro bat, hiri bat, bere kanpoaldea, ingurune bat. Hortik, modu kolektiboan jardun dezakegu eragiten digun mugimendu bat sortzeko?
Luz Broto
Luz Brotok dagoenarekin egiten du lan, tokiko arkitektura, hirigintza-ingurua edo lurraldearen posizionamendua, bere azpiegitura edo egitura eratzailea, bere arauak, erabilerak, protokoloa eta gizarte-harremanak aintzakotzat hartuz; eta honekin guztia aldatzen duten eragiketa minimoak proposatzen ditu. Bere lana formatu ezberdinetan aurkeztua izan da testuinguru hauten: Manifesta 14 (Prishtina); Royal Institute of Art (Stockholm); Institute Art Gender Nature HGK (Basilea); Flora (Bogotá); MACBA (Bartzelona); Centro Botín (Santander); CA2M (Madril); Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia) o Secession (Viena).
Copyright © Uharteko Zentroa 2026