A-notar

Ion Munduate

Orokorrean tailer honen praktika mugimenduan egotearen kontzientziak eta partituren/itzulpenen idazketak harreman eremu berriak aurkitu ditzaketen erremintak nola sortzen dituzten esperimentatzean zentratuko da.

Mugimenduan egotearen kontzientzia arnasketa ariketen eta mugimenduaren analisiaren praktika bidez lantzea proposatzen dut, gauden espazioa integratuz eta bertzea entzuten ikasiz. Mugimendu serieen inguruko partituren idazketara joko dugu diskurtso-harremanetik akzio-harremanerantz; elementu fisikoak, espazialak, gorputzarenak, dinamikoak eta keinu bidezkoak agerian jarriz. Partiturek azpikoa agerian utziko dute, jalkitze prozesu bat, denbora-kapa ezberdinak eta hauetako bakoitzean txertatzen diren akzioak ikusteko. Partitura hauek hidratatzean egonen zen gakoa, testuingurua azaltzeko eta gertaera bat antolatu eta aktibatzeko.

Bere garapen posibleak lan erreminta baliagarriak dira, berdintasun egoera bat sortzen dutenak, hirugarren material batetik abiatuta, bertzeak irakurri eta egiteko zerbaiten itzulpena. Pertsona bakoitzaren berezitasuna bere metodologia eta lan-sistema propioaren oinarria izango litzatekeen leku baten bila.

Ion Munduate

Ion Munduate (Donostia, 1969). Bere obran performancea, bideo instalazioak eta argazkiak erabiltzen dituen artista euskalduna. Bere prestakuntza mugimendutik dator (dantza, koreografia eta zen teknikak) eta gainera ikusizko artearen inguruko hainbat tailerretan parte hartu du. Bere bidea immaterialtasuna den gorputzen diskurtsoetan kokatzen du bere praktika, egoera iragankor baten bidez ekintzen eraldaketa eta erranahiaren ekoizpen bezala agertzen diren obrak proposatuz.

Bere azken proiektu eta obren artean hauek aurkitu ditzakegu: Rosa de los vientos, Azkuna Zentroaren Bazkide Artista bezala egindako ikerketa proiektua (2022-2023); Goldberg Versions (2020), performancea; Reflejo de las plumas (2018), bideoa; Trasponer (2018), argitalpena; Traduciendo Locus. Cuadernos (2016), bideo-instalazioa.

Plaza kopurua beteta
Datak24 / 03 / 2025 - 27 / 03 / 2025
Ordutegia15:30 - 19:30
Prezioa25 €
Plaza kopurua15
SarbideaAukeraketa prozesua