Escucha, creación, retorcimiento y destrucción: una aproximación a las prácticas...

Ainara LeGardon

Ainara LeGardonek urteak daramatza esku hartzen duen kokapen eta gizarte testuinguruen inguruan ekintza performatiboak burutzen. Soinua eta entzute kontzientearen ekintzaren bidez, artistak publikoarekin partekatutako hausnarketa eta esperientzia aktibatzen dituen prozesuak erakusten ditu. Azalpen sortzailea ekintza bakoitza espresuki egina dagoen testuinguruaren arabera antolatua dago, elkarrizketa denbora errealean, organikoan eta aldakorrean sortzea ahalbidetuz, berezko soinuarekin, eragiten duen mugimenduarekin eta biak entzuten eta behatzen diren lekuarekin.

Tailer hau gure burua modu jarraian birkokatzeko, birpentsatzeko eta berrinterpretatzeko gonbita da. Inguruneari arreta jarri protagonista bihurtzeko. Modu berean inoiz errepika ezin denaz gozatzen ikasteko. Harrapatu ezin dena, iragankorra, ospatzeko. Gure kontrolpetik ihes egiten utzi eta gure oroimenean gelditzen utzi, bereizteko, zatitzeko eta hondakinekin erranahi berriak eraikitzeko.

Ainara LeGardon

Ainara LeGardon (Bilbo, 1976) 1991-az geroztik jardunean dagoen musikaria eta artista da. Rockaren eta musika esperimentalaren arloan lan oparoa burutzen du, bai bakarka bai talde artistiko edo proiektu eszeniko ezberdinen partaide bezala.

Europako eta Estatu Batuetako eszenatokietan aurkeztu du bere musika eta soinu-piezak eta ekintza performatiboak burutu ditu, 2003tik bere ibilbidea bere kabuz gestionatuz.

Bere obrek berrinterpretazio eta entzumen, sorkuntza, okerdura eta suntsiketa prozesuen irudikapen lana suposatzen dute, musika, poema, ekintza eta soinu-instalazio edo parte-hartze eszeniko moduan.

Datak22 / 04 / 2025 - 25 / 04 / 2025
Ordutegia15:30 - 19:30
Prezioa25 €
Plaza kopurua15
SarbideaAukeraketa prozesua