Tailerrak denbora eta espazio ezberdinak edukiko ditu. Zati bat norberaren pertzepzioari eskainiko diogu, kokapena, gorputz propioa eta mugimendua hautematen laguntzen digun zentzumen bezala. Bertze une batean Caniche argitaletxeak argitaratutako Crines liburuaren zati batzuk irakurriko ditugu elkarrekin.
Autobiografikoa, collagea eta marrazkia lengoaiarekin lan egiteko modu ezberdinak fokuratzeko nola erabili daitezkeen miatzen saiatuko gara.
Parte-hartzaileei idazteko forma hibridoak pentsatzera animatuko zaie, idazketa bera barne hartzea beharrezkoa izan gabe.
Nola eragiten dute gure esperientziek egiten dugun lanean? Non jarriko dut arreta? Lengoaiaren esperimentazio formalak nola garatu ditzake ikuspuntu kritikoak bizitzen ari garen uneari buruz? Bere jatorria mendebaldeak hegoalde globalaren gain duen okupazio eta estraktibismoan duen egungo krisi zibilizatzailea gure fokuan sar dezakegu? Ba al dago partekatzeko premia duela iruditzen zaidan zerbait?
Alexander teknikaren (berreziketa-jarrera teknika) inguruko oinarrizko ariketa batzuk gelditzean, atzera pauso bat ematean eta birkokatzean oinarritzen dira. Ideia hauek buruan edukita miatuko dugu.
Tailerrak iraun bitartean, gerturatzen den jendeari haien obra propioak egiteko gonbita luzatuko zaie eta gero taldetan partekatzeko aukera egonen da.
Espazioaren marrazketari zuzendutako zati bat egonen da.
Lucía C. Pino
Bartzelonan bizi da eta bertan egiten du lan. Bere lana honako leku hauetan erakutsi du, bertzeak bertze: Centro Botín, Santander; Museo Patio Herreriano, Valladolid; Macba, Bartzelona; CA2M, Albarrán Bourdais, Madril; Artiatx, Bilbo; Bethanien, Berlin; L21, Mallorca; CC Blanquerna, Elba Benítez Schneider Colao, Madril; La Capella, Can Felipa, Ana Mas Projects, Dilalica, Et-hall, Bartzelona; Arco, La Casa Encendida, Madril; Luis Adelantado, CCCC, Valentzia; COAC, Bartzelona; Galería Heinrich Ehrhardt, Madril, Espai 13 Fundació Miró, Bartzelona.
2020an Espainiako artista hoberena bezala izendatu zuten DKV-Swab, Utopicus Art Collection Acquisition Award – BGW2020 sariarekin eta 2019an ArtsFAD errekonozimendua ere jaso zuen.
Copyright © Uharteko Zentroa 2026