Políticas materiales del glamur: escritura de cuerpos posibles

R. Marcos Mota

Tailer hau identitateari buruzko politika materialetan ikerketa kontzeptual, praktiko eta zeharkako bezala planteatzen da. Ariketa ezberdinen bidez eta berrikuntzaz, erlazioaz eta keinuaz baliaturik, testuarekin eta oihalekin lan eginen dugu estetika erradikalen inguruan.

R. Marcos Mota

(Tarragona, 1988) Bartzelonan bizi da eta bertan egiten du lan. 2013. urtetik El Palomar kolektiboaren parte da, honen sortzaileetako bat delarik: arte garaikidearen esparruaren barruan, artista eta proiektu transfeministei bertze erranahi bat ematera eta hauek ahalduntzera bideratua dago proiektua.

Bere lana identitate ez binariotik abiatzen da errepresentazio politikak eta memoria bezalako

aspektuetan miatzeko.

El Palomar bezala hurrengo sariak lortu diztute: Miguel Casablancas (2017), Ojo Crítico (2020) eta Berlineko 11. Bienalean bertan egondu ziren. Haien bakarkako ibilbideez gain, Casal Solleric, A*Desk edo Kunsthaus Basellandentzat komisario-lanak egin dituzte. Haien lana bertze museo eta kultur-guneetan aurkeztu dute: Espai 13 – Fundació Joan Miró, Centro Párraga, la Capella, Haus der Kunst der Welt, MUSAC, CentroCentro, la Térmica, Frankfurten Kunstwerein, NS-Dokumentationzentrum Mümchen, Patio Herreriano, MACBA eta Leslie-Lohman Museum of Art, bertzeak bertze.

Plaza kopurua beteta
Datak27 / 01 / 2025 - 30 / 01 / 2025
Ordutegia15:30 - 19:30
Prezioa25 €
Plaza kopurua15
SarbideaAukeraketa prozesua